2012-05-15
Gatazkaren ondorio eta biktimak hizpide
Hala Bedi Irratiak antolatuta, gatazkaren biktimen ahotsak jaso zituen Gasteizen burututako "Hala komunikazioa Bedi Konponbidea" mahainguruak. Carmen Galdeano (GALek hildako Xabier Galdeanoren alaba) eta Rosa Rodero (ETAk hildako Joseba Goikoetxearen emaztea) biktima guztien onarpena izan zuten ahotan. Euskal Memoriako Joxean Agirrek errelato guztiak aintzat hartzeko beharra azpimarratu zuen.
![]()
2012-05-11
Torturaren errolda, herriz herri bilduma osatzen
Azken 50 urteetan torturak eragin dituen ondorioen bilduma osatuz herriz herriko bilduma osatzen ari da Euskal Memoria, besteak beste torturatuen errolda egiteko asmoz. Amasa-Villabonan buru-belarri aritu dira lan honetan azken hilabeteetan, eta gaiaren inguruan herritarrak biltzeko hitzaldia antolatu dute, Mintzolan. 28 Kanalak egindako elkarrizketan laburbildu ditu Arantxa Erasunek bertan jorratutako edukiak.
![]()
"Frankismoa Euskal Herrian" hitzaldia Getarian
Data: 2012-05-03Iñaki Egaña Euskal Memoriak frankismoari buruz argitaratutako liburuaren egile eta Fundazioko lehendakariak hitzaldia eskainiko du Getariako Alondigan diktaduraren argazki zabala eskaini eta herritik bertatik kontakizun horren osatzeari ekarpena egiteko bidea jarriz. Harritan Blai eta Getariaren Sustraiak dira antolatzaileak.
![]()
Frankismoari buruzko hitzaldia San Telmon
Data: 2012-05-08Frankismoak Donostian utzitako arrastoa izango du hizpide Iñaki Egaña historialari eta Euskal Memoriako lehendakariak Donostiako San Telmo museoan eskainiko duen hitzaldian. Hirian diktadurak eragindako guztia argitara ekartzeko, ezagutzeko bidea eskainiko du solasaldiak, baina baita guztion ekarpenaz osatzeko ere.
![]()
"Tortura Euskal Herrian" Villabonan hizpide
Data: 2012-05-10Euskal Memoria aurten egiten ari den bilduma-lanaren gai nagusiaz, torturaz, ariko dira Julen Arzuaga (urte amaieran argitaratuko den liburuaren egilea) eta Arantxa Erasun, Euskal Memoriako kidea. Azken 50 urteetan torturaren erabilpenak Villabonan eta Euskal Herrian eragindako ondorio pertsonal eta kolektiboak ezagutu eta osatzeko bidea izango da, besteak beste.
![]()
Euskal Memoriaren aurkezpena
Data: 2012-05-16Euskal Memoria dokumentalarekin batera, Nuria Alzugarairen hitzaldiak Fundazioaren helburu eta zereginak argituko ditu, Oñatitik Euskal Herrira oroimen historikoa berreskuratzeari begira guztion artean egiteke dagoen bidea azalduz. Egia ezagutu eta ezagutaraztetik etorriko baitira justizia egiteko baldintzak.
![]()
2010-12-02
"Gernikako seme-alabak"
Euskal Memoriak 2010ean argitaratua, egitasmoa abian jarri denetik lehen lan monografikoa. Azken 50 urteetan errepresioak eragindako ondorioen bilduma osatuena.
![]()
Euskal Memoria aldizkaria 4. alea
Estatuen errepresioaren biktimak, ahanzturan ezkutatu nahi izan dituzten hildako horiek guztiak ekarri ditu aldizkarira Euskal Memoriak 2011ko azken alean, kontakizun bakarra inposatu nahi dutenei aurre egiteko tresnak eskaintzeari begira.
![]()
Euskal Memoria aldizkaria 3. alea
Euskal Memoriaren aldizkariaren 2011 urteko lehen alea, babesleek udan jasotakoa. Memoriaren arrastoari hari anitzetik heldu dio Euskal Memoriaren 3. aleak.
![]()